XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bazen behin ehiztari bat.

Neguak luzeak eta hotzak diren urrutiko lurralde batean bizi zen.

Elurrak estaltzen zituen mendiek eta zuhaitzek erraldoi zuriak zirela ematen zuten.

Ehiztari hura beti hartz grisaren atzetik ibiltzen zen.

Hartza ehizatzen zuenean bakarrik egiten zuen su handi bat berotzeko, eta danborra jotzen zuen, hartz-larruz egindakoa hain zuzen.

Bailara hartan, gauetan, danborraren hotsa entzuten zutenean, herritarrek bazekiten ehiztariak hartza harrapatu zuela.

Orduan neguak motzagoa zela zirudien.

Baina ez zen neguero danborraren hotsik entzuten.